2022eko Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia
Datorren irailaren 8an, 09:00etan, Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra, egingo dugu telematikoki, ondorengo deialdiaren eta gai-zerrendaren arabera:
ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.
Administrazio Kontseiluak, 2022eko ekainaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A sozietatearen akziodun jaun-andreei dei egitea Ohiko Batzar Orokorrerako. Batzarra, lehen deialdian, irailaren 8an (osteguna), 09:00etan, egingo da; eta, beharrezkoa balitz, hurrengo asteleheneko ordu berean, bigarren deialdian, telematikoki bideokonferentzia bidez Zoom plataforma erabilita. Honakoa izango da
GAI-ZERRENDA:
- Urteko kontu laburtuak eta kudeaketa soziala aztertzea eta, hala badagokio, onartzea. Baita emaitza aplikatzeko proposamena onartzea ere; hori guztia 2021ko abenduaren 31n itxitako ekitaldi ekonomikoari dagokio.
- 2022eko ekitaldirako aurrekontu ekonomikoak.
- 2022eko ekitaldirako jarduketa-, inbertsio- eta finantzaketa-programak (JIFP) eta kuota-politika.
- Kontseilariak izendatzea.
- Kontu-ikuskaria izendapena luzatzea.
- Hartutako erabakiak formalizatzeko eta betearazteko ahalmenak eskuordetzea.
- Galderak eta eskaerak.
- Batzordearen akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
Kapital Sozietateei buruzko Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, akziodunek gai-zerrendan jasotako gaiei buruz beharrezkotzat jotzen dituzten txostenak eta argibideak eskatu ahal izango dituzte, helbide elektroniko honen bidez: gestion@animsa.es(hala ere, beste baliabide batzuk ere erabili ahal izango dituzte eskaera hori egiteko).
Era berean, akziodunek aztertu, eskatu eta sozietatetik beren egoitza sozialean doan lortu ahal izango dituzte, edo berehala eta doan bidali ahal izango dituzte, Batzordeak onetsi beharreko agiriak; kontuen formulazioari, emaitza aplikatzeko proposamenari eta auditoretza-txostenari buruzkoak (horiek guztiak 2021ko abenduaren 31n itxitako ekitaldi sozialari buruzkoak), eta baita gai-zerrendako puntu guztiei buruzko erabaki-proposamenak ere.
Iruñean, 2022eko ekainaren 20a
Sin.: Isabel Segura Martínez and.
Administrazio Kontseiluko idazkaria