ANIMSA

2018, Administrazio Elektronikoaren erronkarekin jarraitzen

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

2017an, ANIMSAtik proposatutako bide-orria onetsi zuten 83 erakundeetan Administrazio Elektronikoa hedatzeko plan pertsonalizatuak ezartzen hasi ginen ANIMSAn.

47_animsa_2018Administrazio Elektronikoa ezartzeko jarraibide eta jarduketak aurkeztu genizkion erakunde bakoitzari bide-orrian, baita 39/2015 eta 40/2015 legeen betekizunekin bat egingo duen kudeaketa-mailara iristeko ere.

Proposatutako soluzioak hedatzea izango da gure jarduera 2018. urte osoan zehar.   Horrek bultzada handia emango dio toki-entitateen digitalizazioari; halaber, zenbait betebehar ere ezarriko ditu Administrazio Elektronikoaren inguruan, eraginkortasun eta modernizazio handiagoa ekarriko dutenak erakundeetan, hots, zerbitzuak emateko modu hobea.

Elkarri estuki lotutako hainbat zutabe ditu oinarri eraldatze digitalak:

  • Erakunde osoaren inplikazioa, bai arlo politikotik, bai administratibotik.
  • Dokumentu-kudeaketa. Kudeaketa dokumentalerako politika bat onesteak ekarriko du, batetik, dokumentu elektronikoak modu egokian kudeatzea Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak diseinatutako esparruan eta, bestetik, Artxiboa erakundearen kudeaketan integratzea.
  • Herritarra orientatzea. Haiekin ezarriko den harreman-mota berria azaldu beharko diegu herritarrei, ezinbestez, horren berri eman ondoren, beren eskubideak gauzatu eta betebeharrak bete ahal ditzaten bide elektronikoz.
  • Teknologia, soluzioaren zati bat baino ez dena. Aplikazioak, ekipoak eta sistemak funtsezkoak dira administrazio elektronikoa modu eraginkorrean erabili ahal izateko, bai zerbitzuak ematen dituen erakundearentzat, bai zerbitzuak erabiltzen dituen herritarrarentzat.
  • Sinplifikazio administratiboa, epeak zein baliabide- eta agiri-kopurua murrizte aldera.archivosGogorarazten dizuegu, beste behin ere, zer garrantzitsua den proiektua udaletan, eta, horregatik, bide-orria onartu ez duten udalak hura aztertzeko eta proposatutako jarduketak abian jartzeko animatzen ditugu.  Ez bakarrik legez beharrezkoa delako, baizik eta hobekuntza handia dakarrelako erakundeen kudeaketan zein herritarrei eman beharreko zerbitzuetan.