ANIMSA

2017ko lehen seihilekoan kontuan hartu beharreko 10 hitzordu teknologikoak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

citas_20172017. urte berri honetan, sektorearen berrikuntza bat ere ez galtzea da gure asmoetako bat. Horretarako, markatu eginen ditugu gure egutegian lehen seihileko 10 hitzordu garrantzitsuenak.

1. RSA 2017 Security Conference San Frantzisko.
Interneteko segurtasunari buruzko hitzordu honetan, sektoreari lotutako profesional eta espezialista onenek hartuko dute parte.  San Frantziskon izanen da, Ameriketako Estatu Batuetan, otsailaren 13tik otsailaren 17ra.

2. CNIS VII. biltzarraOtsailaren 22an eta 23an eginen da Madrilgo FNMT-RCM egoitzan BERRIKUNTZA ETA ZERBITZU PUBLIKOEN BILTZAR NAZIONALAREN VII. edizioa.

3. Mobile World Congress
Teknologia mugikorren ekintzailetzari dagokionez, urteko ekitaldirik garrantzitsuena da. Bartzelonan eginen da, otsailaren 27tik martxoaren 2ra. http://www.mobileworldcongress.com/

4. EuroCIS 2017 Dusseldorf
Informazioari buruzko Teknologien Azokaren beste edizio bat eginen da aurten Alemaniako hiri horretan; han, sektoreari lotutako azken nobedade eta berrikuntzak erakutsiko dira beren alderdi guztietan, martxoaren 5etik 9ra.

5. ASLAN
Urteko hitzordu handia Espainian, sareko munduaren inguruan. Hitzaldi-sorta zabala egonen da, zenbait gairi buruz: segurtasuna, wifi-sareak, azpiegitura hibridoak… Madrilen eginen da martxoaren 15ean eta 16an. http://www.congreso.aslan.es/?utm_medium=ASLAN&utm_source=2&utm_campaign=ASLAN2016 

6. ¡E! Andalucía VI. foroa
Topaketa hori heldu den martxoaren 16an eginen da Jaénen, eta honako gai hauek jorratuko dira han: internetera konektatzeko modu berriak, gauzen interneta, gero eta gehiago ezartzen ari den “Big Data” sistemaren erabilera, hiri adimentsuak (Smart Cities), teknologia berrien aplikazioa behar bereziak dituzten populazio-taldeei, efizientzia energetikoaren kontrol eta kudeaketa kontzeptuak aplikatzea eta ikus-entzunezko entretenimendu-formatu berriak.

7. CeBIT 2017
ITko erakusketa digitalari eta etxerako eta lan-inguruneetarako telekomunikazio-soluzioei buruzko feria handiena da, eta haren beste edizio bat eginen da aurten, hardware eta software arloko berrikuntza teknologiko guztiak erakutsiko dituena. Hannover, martxoaren 20tik martxoaren 24ra bitarte.

8. IWCE 2017 Las Vegas, International Wireless Communications
Aurten edizio berri bat eginen da Ameriketako Estatu Batuetako Las Vegas hirian, 2017ko martxoaren 27tik 31ra bitarte.

9. Internet, Zuzenbide eta Politikari buruzko Nazioarteko XIII. Biltzarra (IDP 2017): Managing Risk in the Digital Society.
Kataluniako Oberta Unibertsitateko (UOC) Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako ikasketek antolatuta, ekainaren 29an eginen da.

10. Google I/O 2017
Garatzaileentzako biltzar garrantzitsuenetako bat, maiatzaren 17, 18 eta 19an eginen dena Shoreline anfiteatroan, Mountain View aldean, Kalifornian.

Bigarren seihilekoari begira, erne egonen gara Smart City Expo World Congress 2017 ekitaldiarenharira, Bartzelonan ospatzekoa baita 2017ko azaroaren 14tik 16ra bitarte.