ANIMSA

10 joera teknologiko 2020rako

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Teknologiak goitik behera aldatu du gure egunerokoa: lana, bizimodua, harremanak… Duela hainbat urte irudikatzen genuena errealitatea da egun. Datorren urtean joera izango omen diren ildo teknologiko batzuk aurkeztuko dizkizuegu dekalogo honetan:

  1. Urteko gai garrantzitsuenetako bat izango da. Zibererasoen gorakada dela eta, 2020an hil ala bizikoak izango dira prebentzioa zein segurtasunarekin zerikusirik duen guztia.
  2. 5G sareak. Konexio gehiago eta hobeak. Esperientzia hobea izango da erabiltzailearentzat, baina, horrez gain, aukera-sorta zabala irekiko da hainbat arlo hobetzeko: automobil autonomoak, errealitate birtuala, segurtasuna eta abar. Funtsezko elementu bat, etorkizuneko hirien oinarri izango dena.
  3. Adimen artifiziala. Ikasteko eta egokitzeko gai diren sistemak joera izango dira 2020an, erabiltzailearen esperientzia hobea izan dadin. Denbora errealean eta edozein tokitatik funtzionatzen duten sistema automatizatuak.
  4. Gauzen interneta (IoT). Hainbat adituren iragarpenen arabera, 50 mila milioi “gauza” (objektu fisiko) baino gehiago interkonektatuta egongo dira 2020rako. IoT delakoak gure bizitzak inbadituko omen ditu: etxeak, bulegoak, automobilak…
  5. Big Data-ren analitika. Big Data izan da joera azken urteetan, baina datu horiek aztertu eta haiekin zer egin daitekeen edo zer egin behar den ikusteko unea iritsi da orain. Helburua da erabakiak hartzea makro datu horien azterketatik abiatuta.
  6. Ahots-interakzioak Egun, ahots bidezkoak  dira bilaketen % 58 baino gehiago. Nabarmen handituko da joera hori 2020an zehar.
  7. Zerbitzu gehiago hodeian. Segurtasuneko eta datuen babeseko betekizunak betetzen dituzten hodeiko soluzioak gero eta ohikoagoak izango dira 2020an.
  8. Blockchain eta Bitcoin. Pixkanaka, joera gisa ezartzen ari da, eta ez bakarrik bitcoinari dagokionez, baizik eta bestelako zerbitzuei dagokienez ere (nekazaritza, banka, osasungintza eta hezkuntza, besteak beste.
  9. 3D inprimagailuak. Dirudienez, 3D inprimagailuen hazkunde-hasiera izango da 2020. urtea. Jendea, oro har, ekoizle izan ahalko da, eta horrek aldaketak ekarriko ditu negozio-ereduetan.
  10. Merkataritza mugikorra. Alipay eta WeChat aplikazioak usu-usu erabiltzen dira Txinan eta ekialdeko beste herrialde batzuetan. Mendebaldera ere iritsi eta ohiko bilakatuko da, dirudienez, joera hori 2020an.