ANIMSA

10 hitzordu teknologiko 2020ko egutegian idazteko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urte berri honetan, sektorearen berrikuntza bat ere ez galtzea da gure asmoetako bat. Horretarako, jadanik idatz ditzakegu 2020ko egutegietan urteko hitzordu garrantzitsuenetako 10.

1. CES 2020. Las Vegas. Urtarrilaren 7tik 10era. Munduko azoka handiena kontsumoko teknologiaren arloan, azken berrikuntza teknologikoak erakusten dituena. https://www.ces.tech/International.aspx?lang=es-es

2. Artxibo eta Dokumentu Elektronikoari buruzko Biltzar Nazionala. Centro José Saramago, Leganés. Otsailak 4 eta 5 Araudi berriak ahalik eta modu eraginkor eta efizienteenean eta epean betetzea da Artxibo eta Dokumentu Elektronikoari buruzko Biltzar Nazionalaren oinarria. https://cnade.es/

3. Mobile World Congress. Bartzelona. Otsailaren 24tik 27ra. Komunikazioen arloko munduko ekitaldirik garrantzitsuena. Teknologiari buruzko urteko hitzordu handia-handia. https://www.mwcbarcelona.com/

4. CNIS 2020. Madril. Martxoak 3 eta 4. Berrikuntzari eta Zerbitzu Publikoei buruzko Biltzar Nazionalaren X. edizioa erreferente izango da beste behin ere administrazio elektronikoaren modernizazio, eraldatze eta berritzeari dagokionez. http://www.cnis.es/

5. ASLAN. IFEMA Madrid. Martxoak 10 eta 11. Azken berrikuntza teknologikoak ezagutzea eta erakundeak nola eraldatu, horiexek dira aro digital berriaren erronka nagusia eta ASLAN 2020 biltzarraren gaia. Zibersegurtasuna, WiFi, azpiegitura hibridoak, datu-zentroak, komunikazioak, analitika aurreratua… https://aslan.es/congreso2020/

6. Global Robot Expo IFEME. Madril. Apirilak 1 eta 2 Antolatzaileek sektore anitzeko ekitaldia dela azpimarratzen dute, Europa mailako erreferente bilakatu nahi duena errobotikan, teknologian eta berrikuntzan. https://www.globalrobotexpo.com/es/

7. Greencities. Málagako Azoka eta Biltzar jauregia Apirilak 21 eta 22 Teknologia eta jasangarritasuna dira foro horretako ardatz nagusiak; erakundeak, administrazio publikoak, enpresak eta profesionalak etorkizuneko hiria proiektatzeko biltzen dira han. https://greencities.fycma.com/

8. Webit Festival. Valentzia. Ekainaren 17tik 20ra Valentzian egingo da estreinako aldiz Webit Festival-a. 15.000 pertsona baino gehiago erakartzea du helburu digitalizazio eta berrikuntzari buruzko jaialdi teknologiko nagusietakoa den horrek.
https://www.webit.org/festival-europe/index.php

9. Smart City Expo Word Congress. Bartzelona. Azaroak 19 eta 21. Jarduerak eta eztabaidak egingo dira hirietarako etorkizun hobe bat bilatzeko asmoan. http://www.smartcityexpo.com/en/home

10. Novagov. Data eta tokia zehaztu gabe oraindik. Urteko azken seihilekoan egingo da, ziur aski. Berrikuntza publikoari buruz eztabaidatu eta hausnartuko da. https://novagob.org/mundial.