ANIMSA

10 hitzordu 2018ko egutegian idazteko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Biltzarrak, topaketak eta jardunaldiak aukera polita izaten dira esperientziak trukatzeko eta gure sektorea norantz eta nola mugitzen ari den ezagutzeko. Baditugu jada hainbat hitzordu 2018rako, egutegian markatzeko modukoak.

1. Kontratazio Publikoari buruzko Nazioarteko Biltzarra eta Artxibo eta Dokumentu Elektronikoari buruzko Biltzar Nazionala.
2018ko estreinako bi hitzorduak egin berri dira, urtarrilaren 18 eta 19an, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Cuencako campuseko paraninfoan (https://eventos.uclm.es/14671/detail/congreso-internacional-de-contratacion-publica-2018.html), eta 24 eta 25ean, Leganésko José Saramago Gizarte Etxean.https://www.clubdeinnovacion.es/agenda/congreso-nacional-archivo-documento-electronico/

2. Ceres jardunaldiak.
Otsailaren 7 eta 8rako antolatu dira, eta ziurtatze-arloaren inguruan administrazioetako arduradunen zein enpresen arteko topalekua sortzea dute helburu.   https://www.clubdeinnovacion.es/agenda/jornadas-ceres/

3. Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko III. Biltzarra.Otsailaren 14 eta 15ean egingo da, Madrilen, toki-erakundeetako, autonomia-sektoreko, Estatuko administrazio orokorreko eta Estatu mailako sektore publikoko arduradunei bereziki zuzendutako biltzar hori.
2017ko informazioa: https://www.cnce2017.es/

4. Mobile World Congress.
Otsailaren 26tik, astelehena, martxoaren 1era, osteguna, komunikazioei buruzko nazioarteko ekitaldi handi hori egingo da, Bartzelonako Firan. Informazio teknologikoan, entretenimenduan, finantza-zerbitzuetan eta industria mugikorrean interesatutakoak erakartzen ditu. Aukera aparta zerbitzu partekatuetarako, negozio-ereduen ideietarako eta abarretarako. https://www.mobileworldcongress.com/

5. Berrikuntzari eta Zerbitzu Publikoei buruzko Biltzar  Nazionala – CNIS 2018.
Urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat apirilaren 4 eta 5an egiten da, FNMTeko Madrilgo egoitzan. Aldaketarako gakoak eta zerbitzu publikoetan egindako berrikuntzen esperientzia onenak ezagutzeko hitzordua da.. www.cnis.es

6. Aslan 2018.
Apirilaren 11 eta 12an egingo da biltzarra, Madrilgo Udalaren Biltzar Jauregian. Azken berrikuntza teknologikoak ezagutzea eta erakundeak nola eraldatu aztertzea, horiexek dira aro digital berriaren erronka nagusia eta ASLAN 2018 biltzarraren gaia.  https://congreso.aslan.es/

7. Greencities.
Apirilaren 25 eta 26an, Hiri Adimen eta Jasangarritasunari buruzko IX. Foroa egingo da, Málagan.  Smart Cities-ak eraikitzean nahastutako eragile guztientzako topalekua da, hots, etorkizuneko hiriei buruz mintzatzeko foroa. Erakunde, udalerri, enpresa eta profesionalek partekatutako ekimena da Greencities, hiri jasangarri eta adimentsuak proiektatzea helburu. http://greencities.malaga.eu/

8. Irisgarritasunaren Teknologiei buruzko VIII. Biltzar Nazionala.
Urtero bezala, Administrazio Publikoetan informazioaren eta komunikazioen teknologiak pertsona guztien bizitzan, norberaren gaitasunak gorabehera, ezartzea posible egiten duten pertsonak bilduko ditu biltzarrak.  Azaroaren 6 eta 7an egingo da, Monetaren Errege Etxean. http://www.centac.es/es/8congreso/inicio

9. Novagob.
Zehatz-mehatz noiz egingo den ez badakigu ere, urteko laugarren hiruhilekoan egingo da NovaGob hurrengo biltzarra, ziur aski, Toledon.  https://www.congresonovagob.com/

10. Udal Informatikari buruzko VI. Nafar Topaketak
Azaroan zehar, ANIMSAk bi urtean behingo ekitaldi hori egingo du, Nafarroako toki-erakundeen erreferentzia dena.  V. topaketei buruzko informazioa: https://www.animsa.es/ponencias-v-encuentros-navarros-de-informatica-municipal/