ANIMSA

10 Google-en Sekretu

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

tip_calculatorAgerikoa da Google interneteko arakatzaile garrantzitsuena dela, eta erabiltzaileen erreferentzia-orri bat. Nolanahi ere, jarraian aurkezten dizkizuegu orrialde horren atzean ezkutatzen diren 10 “sekretu eta/edo bitxikeria”.

  1.  Munduko erlojua:time” hitza eta edozein hiriren ingelesezko izena idazten baditugu, leku horretan zer ordu den erakutsiko digun erlojua agertuko zaigu.
  2. Eskupekoa kalkulatzea:tip calculator” idatziz gero, eskupekoak kalkulatzeko kalkulagailu bat agertuko da.
  3. Googleri buelta emateko aukera: “do a barrel roll” idatzi besterik ez duzu.
  4. Google makurtzea: idatzi “tilt” eta ikusiko dugu zer gertatzen den.
  5. Ezkutuko jokoak:zerg rush” jokoan aritzeko aukera izanen dugu hitz horiek arakatzailean idatzita. Sagua erabili behar dugu jokatzeko.
  6. Pacman jokoan aritzea: idatzi “google pacman” arakatzailean eta egin klik lehenbiziko aukeran.
  7. Google Retro: “google in 1998” idazten badugu, ikusiko dugu logoa nola aldatu den urte hauetan.
  8. Googleren azal guztiak:baietz lehenengoan” botoian sakatuz gero, Googleren doodle guztiak agertzen zaizkigu.
  9. Grabitatea Googlen: zer den jakinen dugu arakatzailean “google gravity” idatzi eta lehen emaitzan klik egiten badugu.
  10. Ezkutuko joko bat irudien bilatzailean: aurkitzeko, “atari breakout” idatzi behar da irudien bilatzailean.