ANIMSA

10 erronka administrazio elektronikoa 2018an zehar ezartzeko bidean

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Azken urte gehienak bezala, aldaketa-urtea izango da 2018 administrazio publikoetan. Lege siamdarrak (39/2015 eta 40/2015) ezartzen jarraituko dugu, eta erronka berriei ekingo diegu…

retos1. Inplikazio politikoa. Ezartzeko eskumena dutenek lideratu eta bultzatu beharko lituzkete aldaketak, baldintza egokiak sortuta erakunde bakoitzean.

2. Hobekuntza teknologikoa. Erakunde bakoitzaren behar partikularretara egokitu beharko da teknologia, eta, horregatik, bereziki funtsezkoa izango da lankidetza-hitzarmenak sinatzea eta ezagutzak eta kostuak partekatzea toki-administrazioen artean.

3. Prestakuntza enplegatu publikoei. Herritarrekin harremanetan daudenek araudiei buruzko ezagutzak eta ezagutza teknologikoak izan behar dituzte, zerbitzurik onena eskaintzeko.

4. Dibulgazioa herritarrei. Erabiltzeko aukeratik erabilera errealera igaro beharko da, eta, horretarako, zerbitzu elektronikorako sarbidea, erabilgarritasuna eta “aurkigarritasuna” erraztu beharko ditugu.

5. Barne-antolakuntza. Prozesuak optimizatu, produktibitatea handitu, informazioa eta barne-prozesuak antolatu, horiek guztiek zerbitzu elektronikoen hedatzea erraztuko dute.

6. Barne-tramitazio telematikoa. Herritarrek bitarteko telematikoak erabiliko badituzte, etsenpluaren bidez predikatu beharko dugu.

7. Estandarizazioa. Batez ere identifikazioan eta sinadura elektronikoan. Gailu, sistema eragile eta nabigatzaile desberdinetan funtzionatzea, horixe izango da 2018rako erronka nagusia.

8. Datuen babesa. Bi hauek bateratu beharko dira: edozein administrazioren eskutan dauden datuak ez eskatzeko eskubidea eta datuen babesari buruzko legedia.

9. Gardentasuna. Informazio publikoa erraz eta osorik eskura izatea da modu onenetako bat herritarrek konfiantza izan dezaten administrazio publikoetan eta, zehazki, administrazioek berrikuntzaren alde egindako apustuan.

10. Gailu berriak. Edozein tokitatik eta edozein unetan.