ANIMSA

10 app oporraldia planifikatzeko ( I )

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

vacacionesUdaren hasierako egun hauetan, hemen duzue gure oporraldiaz ezuste desatseginik gabe gozatzeko zenbait aplikazioren zerrenda.

1. Trip Advisor: bidaia-gomendioen arloko webgune nagusiarena da aplikazio hori, eta, horretan, erabiltzaileen milioika iruzkin aurki ditzakezue, bai haien iritzien bidez, bai alojamenduetan, jatetxeetan, jardueretan eta halakoetan egin dituzten argazkien bidez. Halaber, Tripadvisor aplikazioak “walking tours” gidak deskargatzeko aukera ematen du, hiri askotakoak.

2. Bilaketak optimizatzea: Skyscanner da hegaldien gaineko bilaketa-motor nagusia. App horretan hegaldien prezioak alderatu eta haien arteko gorabeherak erakusten zaizkigu. Eta, helmuga finkorik izan gabe ere, datak hautatu eta munduko edozein lekutara doazen hegaldien prezioak alderatuko dizkigu. Kayak aplikazioak zenbait bidaia-bilatzaile alderatu eta konbinatzeko aukera ematen digu app bakar batean, preziorik onena lor dezagun hegaldi, hotel, auto, opor-sorta, eta abarretan. Booking aplikazioan, hotel-eskaintza zabalena dugu, erabiltzaileek egindako argazki, deskripzio eta iruzkinak eta guzti. Zenbaitetan, alojamenduak berak eskainitako prezioa baino merkeagoa lortuko dugu aplikazioan.

3. EatWith: aplikazio horri esker, bestelako esperientzia gastronomiko bat izan dezakegu munduko edozein lekutan. Bazkarien Airbnb aplikazioa dugu Eatwith. Tokian tokiko anfitrioiek haien etxeetan afaltzera “gonbidatu” (hori bai, afaria ordaindu behar da), eta herrialde bateko benetako janaria ezagutzeko aukera izango dugu horrela.

4. Ekipajea: Pack thesuitcase, PackPoint, Packing Pro. Maleta ordenatzen laguntzen diguten aplikazioak dira, ezer ez dezagun ahaztu. Gure bidaiaren xehetasunak zehaztuta, zer eraman behar dugun aholkatzen digute tresna horiek. Gomendioak eman aurretik, zenbait alderdi hartzen ditu kontuan, hala nola eguraldia, bidaiaren iraupena, zer jarduera egin nahi ditugun…

5. Lonely Planet: bidaia-gida ezagunenak ere badu bere app-a. Horretan, hainbat hiriren gaineko gidaliburuak daude, eta ez da datu-konexiorik behar horiek deskargatzeko.

6. Rome2Rio: aplikazio horren bidez, leku batetik beste batera nola irits gaitezkeen planifika dezakegu, lur, itsaso edo aire bidez.

7. MiNube: aplikazio horrek bidaia-liburu edo -gida bat sortzen du bidaiarien gomendioak eta artikuluak bilduz.

8. TripIt: aplikazio horri esker, ez dugu izanen dozenaka paper inprimatu beharrik; izan ere, eskaintzen duen zerbitzuak modu automatikoan biltzen du bidaiaren gaineko informazio guztia (mapak, baieztapen-orriak, helbideak, eta abar).

9. TouristEye: tresna horretan, mapa batean markatuko ditugu bisitatu nahi ditugun leku guztiak. Behin bidaian gaudela, offlinean izanen dugu erabilgarri mapa hori.

10. Eguraldia:  Accuweather aplikazioak orduz ordu erakusten dizkigu aurreikuspenak, eta, gainera, gaiak pertsonalizatzeko aukera ematen digu koloreen bitartez, baita aurreikuspenak sareetan partekatzeko ere, besteak beste. Morecast aplikazioak ere orduka antolatzen ditu aurreikuspenak, eta radar meteorologiko bat ere badu, bai eta nabigatzaile bat, webcam bat, eta gauza gehiago ere. Hondartzara joatekoak bagara, iPlaya aplikazioak penintsulako 200 hondartzatik gorako informazioa eskaintzen digu.