ANIMSA

10 app “oporraldi ondorengo beheraldia” gainditzeko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

otoñoAntsietatea errutinara itzultzeagatik, krisia ordutegi eta jarduera berrietara egokitzeko, nagia goiz jaikitzeko, baita ikasturtearen hasierako xede onek eragindako ilusioa ere; horra gutako askok irailean pairatzen ditugun egoeretako batzuk. Hemen ditugu 10 app, “eskolara itzultzen” laguntzeko.

Esnatzeko

1.Glimmer. Goiz jaikitzea bada oporraldiaren ondoren gehien kostatzen zaiguna, goizeko izu-ikarak saihestuko ditu app honek. Glimmer iratzargailu argiztatua da, eta, hartan, naturako soinuak entzuten hasten dira pixkana-pixkana.

2. Sleep Better aplikazioak hobeki lo egiten lagunduko dizu. Iratzargailu adimentsua da, loaldiaren iraupena, kalitatea eta lo-zikloak erregistratzen dituena. Beste eginkizun batzuen artean, ilargi-faseek gure lo-zikloetan nola eragiten duten ezagutzeko aukera ematen digu.

Antolatzeko

3. Trello. Aplikazioak iragarki-ohol birtual bat simulatzen du, eta lanak antolatzeko balio du. Interface oso erraz batekin, irudiak eta dokumentuak gehitzeko aukera ematen du, eta informazioa eta lanak partekatzeko ere.

4. Evernote. Gailu anitzeko aplikazio ezagunenetako bat da, ezer ere ez ahazteko.

5. Wunderlist. Kontuak txukun eta lana antolatuta izaten laguntzen digu aplikazio horrek. Elkarrizketak izateko eta/edo mezu oroigarriak ezartzeko aukera ematen du. Oso baliagarria laneko eta familiako bizitza bateratzeko.

6. FamilyTeam. Aplikazio horrek jolas bihurtzen ditu etxeko lanak, helburuak eta sariak jarrita.

7. Fintonic. Oporraldiaren ondoren, gure finantzak kili-kolo egon daitezke. Gure gastuak kontrolatzen laguntzen digu Fintonicek.

Asmo onak

8. Endomondo. Entrenatzaile pertsonal baten lanak egiten ditu: bideen arrastoari segitu, estatistikak erregistratu, errendimendu-probak egin…

9. Lifesum. App bat asmo onak ohitura osasungarri bilakatzeko. Erabakiak hartzen lagunduko digu, kirolari eta elikadura-ohiturei dagokienez.

10. Fabulous. Aplikazio horren bidez, jarraipena egin diezaiokegu edozein erronkari. Adibidez, ibiltzera eta lasterka egitera atera, edo egunean edalontzi bat ur edan.