10 app interesgarri Eguberriez gozatzeko
Hasi Eguberriak ospatzen smartphone edo tabletaren bitartez urte-sasoi honi eskainitako dozenaka aplikazioei esker.
- 2016ko Eguberrietako postalak: Aplikazio horrekin, postal animatuak sor ditzakegu lagunak, familia eta beste edozein zoriontzeko. Behin diseinatuta, WhatsApp edo Line bidez bidal ditzakegu, edo Facebookeko horman jarri.
- Christmas Live Wallpaper – Eguberrietako hondo-irudiak. Bi aplikazio horiek pantailaren hondo-irudia pertsonalizatzeko aukera ematen digute, Eguberrietako apaingarriak jarriz.
- Cookpad errezetak: Leku onenetako bat Eguberrietako bazkari eta afarietarako errezetak bilatzeko.
- Eguberrietako oparien zerrenda. Eguberrietako oparien erosketak antolatzeko aplikazioa (ideiak, aurrekontuak, lanen kudeaketa, eta abar…).
- Gabon-kantak. Aplikazio osatuenetako bat gabon-kanten bilduma zabal batez gozatzeko familia giroan.
- Eguberrietako instrumentuak HD. Aplikazio horri esker, pandereta, kaskabilo, txilinak, eltzagorra eta abar jotzeko aukera izanen dugu.
- ElfYourself. App horrek galtzagorri bilakatzeko aukera ematen digu, eta gure argazkiekin pertsonalizatutako bideo bateko izarra izateko ere.
- Lagun ikusezina app-a. Aplikazio horri esker, modu azkar eta errazean antola dezakegu “lagun ikusezina” jolas tradizionala.
- Eguberrietako jolasak: Eguberrietako 17 jolasen bilduma telefonorako.
- Eguberrietako eskulanak – Eguberrietako apaingarriak DIY Aplikazio horietan, Eguberrietako apaingarri originalenak guk geuk egiten erakutsiko diguten adibideak daude.