ANIMSA

10 app ekitaldiak antolatzeko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

eventosEkitaldi on bat egin eta arrakasta lortzeko, funtsezko bi kontzeptu hartu behar ditugu kontuan: Antolakuntza eta Planifikazioa. Horiek lortzen lagunduko digute 10 app hauek.

1. Doodle. App errazenetako eta erabilienetako bat ekitaldi baterako data adosteari begira. Beste funtzionaltasun batzuen artean, zenbait egutegirekin sinkronizatzen da (Google, Outlook, Yahoo…).

2. Pro Party Planner. App horrek hainbat funtzionaltasun ditu ekitaldi bat modu errazagoan planifikatzeko. Adibidez, planifikatu nolakoa izanen den antolatutako ekitaldiaren aretoa “eserlekuen mapa”ri esker, delegatu lanak, esportatu datuak pdf batera, egin planifikazio-datu guztien eta aurrekontuaren segurtasun-kopia…

3. Slack. Komunikatzeko eta talde-lana egiteko app bat. Denbora errealeko mezularitza, elkarrizketa-artxiboak partekatzeko aukera ematen duena, banan-banan eta/edo taldeka.

4. Clustter. Ekitaldi bateko argazkiak eta bideoa partekatzeko app bat. Banaka eta taldeka, komentarioak gehitzeko aukera ematen du.

5. Eventbrite Organizador (Garai batean Entry Manager). Leihatila-eginkizunetarako app bat, ekitaldietako sarreren salmenta eta parte-hartzaileak kudeatzeko.

6. DoubleDutch. Ekitaldiaren garapenari buruzko analisi sakona egiteko aukera ematen du. Inkestak eta galdeketak gonbidatuen artean, babeste-aukerak, txatak, iritzi-hormak, gamifikazioa…

7. Super Planner. Beste ezaugarri batzuen artean, gure aurrekontua hobeki kudeatzeko aukera ematen digun kalkulagailu bat du.

8. AreYouIn. Lagunekin egiten diren ekitaldiak azkar antolatzeko moduko tresna bat da app hau, esaterako futbol- edo poker-partida bat.

9. Our Wedding Planner. Hobekien baloratuetako bat da app hau ekitaldi tematikoetarako, adibidez ezkontza baterako.

10. Pinterest. Inspirazio-falta badugu ekitaldi bat antolatzeko orduan, Pinterest app-ak hura lortzen lagunduko digu.