ANIMSA

10 aplikazio prestakuntza-ikastaroak egiteko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Etengabeko prestakuntza giltzarri da gure lana egiteko eta/edo gure zaletasunak praktikan jartzeko Ikasturte berria hastear dagoenean, “prestakuntza-ikastaroak egitea” gure asmo onen aurreneko postuetan egon ohi da. 10 app hauek lortzen lagunduko dizute.

  1. Udemy. Prestakuntzako online atari batetik sortu zen, eta 100.000 online ikastaro eskaintzen ditu; gaika antolatuta daude. Yoga, negozioak, informatika, argazkigintza edo dantzak, besteak beste.
    2. EdX-k hainbat unibertsitate edo erakundetako 2.000 online ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu: Harvard Unibertsitatea, Kalifornia Berkeleyko Unibertsitatea, Microsoft, Columbia Unibertsitatea, Oxford…
    3. Coursera. MOOC ikastaroak egiteko web-plataforma garrantzitsu bat izateaz gain, app bertsioa ere badu. Lau eta hamar aste bitarteko iraupenekoak dira, eta testak, ariketak eta amaierako proiektuak dituzte.
    4. Course Guru aplikazioak ikastaro-katalogo zabala eskaintzen du doako bideokonferentziekin, tutorialekin, lezioekin eta abarrekin. “Arazo” bakarra da ingelesez dela ia eduki osoa.
    5. Programazioa ikasteko app ezin egokiagoa da SoloLearn. Eduki-biblioteka handia du, hasberrien mailatik profesionalen mailara. Egunero jartzen da eduki berria, dohainik.
    6. Linkedin learning-ek eskaintzen duen ikastaro-katalogo zabalak enpresek lanpostuak betetzeko langileak bilatzen dituztenean gehien eskatzen dituzten gaitasun enpresarial, tekniko eta kreatiboak garatzen ditu.
    7. Duolinguo hizkuntzak ikasteko aplikazio ospetsuenetako bat da. 30 hizkuntza baino gehiago ikasteko aukera eskaintzen du: ingelesa, frantsesa, esperantoa, navajoa, swahilia… 100.000.000 deskarga baino gehiago egin dira jada.
    8. Memrise-k, aldiz, gamifikazioa du oinarri hizkuntzak ikasteko. Haren deskripzioaren arabera, egunerokorako hitz eta esaldi baliagarriak baino ez ditu irakasten, baina benetako elkarrizketak egin ahal dira benetako jendearekin.
    9. Wlingua aplikazioak ingeles-ikastaroak eskaintzen ditu. 600 lezio dira, hasiberrien mailatik maila ertainera (A1, A2, B1 eta B2).
    10. BoostHQ. Beste ikuspuntu bat eskaintzen du prestakuntzari dagokionez. Ezagutza-trukean (“Knowledge Sharing”) oinarritzen da, eta enpresek eta erakundeek barne-ezagutzak partekatu, zentralizatu eta eztabaidatzera bideratuta dago, gehien bat.