ANIMSA

10 APLIKAZIO OPORREZ GOZATZEKO

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Gure oporrei etekinik handiena ateratzeko, hainbat aplikazio aurkezten ditugu; ez dira booking, airbnb edo uber, baina hauek ere oso erabilgarriak izan daitezke.

1.vacaciones SygicTravel. Bidaien gida eta antolatzailea. 20 milioi toki, argazki, deskribapen, 360 graduko bideoak, bidaiarientzat diseinaturiko mapak, konexiorik behar ez duten mundu osoko mapak, bidaien antolatzaile aurreratua, bilaketa-iragazki onak, bisitaldi eta jarduerak, eta hirietako gidak.

2. App in the Air. Hegaldi baten lau etapak xehatzen ditu (check-in, ontziratzea, aireratzea eta lurreratzea), eta horietako bakoitzean zenbat denbora emango dugun estimatzen du. Konexiorik gabe ere erabili daiteke eta hegazkin-konpainia batzuekin fakturazio automatikoa egiteko aukera ematen du.

3. XE Currency. Munduko txanpon guztien kanbio-tasa azaltzen du; minuturo eguneratzen da. Gainera, interneteko konexiorik ez dugunean ere erabili dezakegu. Izan ere, aplikazioak erregistraturiko azken kanbio-tasak gordetzen ditu.

4. WiFiAnywhereHotspotAnalyzer. Aplikazioak gertuko wifi sarbideak eskaneatu, eta beraien azkartasuna eta segurtasuna egiaztatzen ditu. Aplikaziotik oso erraza da horietako edozeinetara konektatzea.

5. Say Hi. Aldi berean itzultzen ditu bi hizkuntzen arteko elkarrizketak. Ahotsarekin funtzionatzen du eta berrogeita hamar bat hizkuntza eta dialekto ditu.

6. Point it. Argazkien bidez edozein hizkuntzatan komunikatzea ahalbidetzen duen aplikazioa da. 1.300 objektu baino gehiago dituen argazki-bilduma bat eskaintzen du eta horiek ukitzea besterik ez dugu elkar uler dezagun.

7. Journey. Bidaietako eguneroko gisa erabili daitekeen aplikazioa da. Bertan gorde litezke gure bidaietako oroitzapenak istorio bat bezala eta nahi dugunean kontsultatu ditzakegu. Halaber, lagunekin partekatu dezakegu eta beraiekin berri bat osatu.

8. Citymapper. Munduko hiri guztietako metroko, treneko eta autobusetako ordutegiak kontsultatu ditzakegu. Interneteko konexiorik gabe ere ibiltzen da.

9. Flush – CrowdsourcedToilets. Gertuen dagoen komun publikoa aurkitzen laguntzen digu.

10. SkyGuru. Hegan egiteko beldurraren aurkako antidoto gisa aurkezten da. Helburua da bidaiaria lasaitzea eta denbora errealean gertatzen den guztiaren berri ematea, larritasuna eragiten duten zarata horiek barne. Hegazkin-moduan ere erabil liteke, baina oraindik ez dago gaztelaniaz.