ANIMSA

10 aplikazio ikasturtea bi asmo onekin hasteko: HIZKUNTZAK IKASTEA ETA ERRETZEARI UZTEA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Hilabete ona da iraila aldaketetarako, asmo onetarako eta erronka berriei ekiteko, ikasturte berriari begira.   Erabakitasun-maila funtsezkoena bada ere, ondoko app hauek lagungarriak izan daitezke urteko garai hauetan ohikoak diren bi helburu lortzeko: Hizkuntza-maila hobetzea eta erretzeari uztea.

fumar

1. Lyricstraining. Hizkuntzak musikaren bidez ikasi eta hobetzea proposatzen digu app horrek. Jolasak lagun, hutsuneak bete, eta abestien hitzak osatu behar ditugu. 10 hizkuntza eskaintzen ditu, maila desberdinekin. Batzuk ohikoak dira, hala nola ingelesa, frantsesa edo alemana, baina beste batzuk, exotikoagoak (japoniera eta turkiera kasu).
2. Word of the day. Hitz berri bat ikasten da egunero app horren bidez. Esanahia, ahoskera eta zer hitz mota den ere ikasten dira.
3. Memrise. Mundu osoko bost milioi pertsonak deskargatu dute ingelesa, alemana, frantsesa, japoniera, koreera, italiera, portugesa edo errusiera, besteak beste, ikasteko aplikazio hori.
4. Duolinguo. Hizkuntzak gamifikazioan, hots, jolasean oinarrituta ikasteko sortutako lehenengo aplikazioetako bat da. Ingelesa, frantsesa, italiera, alemana eta portugesa ikasteko aukera eskaintzen du.
5. Ikusi eta ikasi bi. Euskara ikasten laguntzeko aplikazio bat da. Oso interfaze erraza du, eta hauek guztiak praktikatu ditzakegu: Nor Nori Nork, Nor Nork, Nor Nori, Baldintzak, aditz-jokoak, konparaziozkoak…

1. NicoStopper. Mendekotasun-maila desberdinak baitaude, erretzeari uzteko sistema pertsonalizatua eskaintzen digu aplikazioak. Profila sortu, eta guretzako terapiarik egokiena hautatzen dugu. Tresnak lau programa eskaintzen ditu, tabakorik gabeko estreinako egunetan ager daitekeen antsietate-maila erregulatzen lagunduko digutenak.
2. Just Quit. Informazio ugari ematen digu aplikazioak: erre gabe emandako denbora, erre ez diren zigarroen kopurua, aurreztutako dirua, lorpenak eta abar. Pizgarri gisa, aurreztutako diruarekin erosketa-zerrenda bat osatzeko aukera eskaintzen digu.
3. Smoke Free. Erronkaren bilakaeraren informazioa (aurreztutako dirua, erre gabe emandako egunak, irabazitako bizi-orduak, erre ez ditugun zigarroak, zigarro-beharrari eutsitako aldiak) emateaz gain, motibatu ere egiten du, zeregin eta sarien bidez.
4. QuitNow!Alderdi sozial eta parte-hartzailea da aplikazioaren ezaugarri nagusia. Onlineko komunitate eta txat baten bidez, prozesu horretan murgilduta dauden beste batzuen trikimailu eta aholkuak dituzu eskura.
5. Erretzeari utzi pixkanaka.Horra hor aukera polit bat erretzeari bat-batean uzteko gai ez direnentzat. Egunean erretako zigarroen kopurua murrizten laguntzen du, estres-maila eta antsietatea kontrolpean mantentzen du, eta abar. Labur esanda, gorputza tabako-dosi berrira egokitzen laguntzen du, harik eta erretzeari erabat utzi arte.