ANIMSA

10 akats sare sozialen kudeaketan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Dagoeneko kontuak sortu ditugu gure sare sozialetan, eta orain zer? Burura datorkigun lehenengo gauza idazten hasiko gara?, beste administrazio publiko batzuek egiten dutena kopiatuko dugu?  Saihestu beharreko akats batzuk azalduko dizkizuegu.

  1. Ez edukitzea estrategiarik sare sozialetan
    Ezinbestekoa da argi edukitzea ez dugula sare sozialetan egon behar egote hutsagatik edo beste batzuk daudelako. Estrategia bat izan behar dugu, eta, horretarako, sare sozial bakoitzaren ezaugarriak eta arauak ezagutu behar ditugu.
  2. Erabili profil pertsonal bat
    Ez dugu ahaztu behar sare sozialak administrazio publiko baten komunikazio- eta hedapen-baliabide gisa erabiltzen ari garela. Horregatik, profil profesionalak erabili beharko ditugu profil pertsonalen ordez, eta edukia gure instituzioaren marka-irudira egokitu.
  3. Edukiaren aniztasun eza
    Ez dugu beti eduki mota berdina argitaratu behar, ezta beti formatu berdinarekin ere, monotonoa izan daitekeelako. Gehitu ditzakegu irudiak, bideoak, GIFak, inkestak, galderak, etab.
  4. Traol gehiegi erabiltzea
    Traolak (hastag) garrantzitsuak dira edukia antolatzeko eta nabarmentzeko, baina ez dute testuaren irakurgarritasuna oztopatu behar.
  5. Sare sozialak ez dira iragarki-taula hutsa
    Sare sozialek herritarrekin harremanetan egoteko aukera ematen digute. Dokumentuak argitaratzeko iragarki-taula gisa erabiltzen baditugu bakarrik, herritarren “feedbacka” galduko dugu.
  6. Sare sozial bat edonork kudeatu dezakeela pentsatzea
    Sare sozialek berezko hizkera daukate, egiteko eta edukiak kontatzeko modu bat, eta profesionalak daude horretarako. Aurretik aipatu dugun bezala, garrantzitsua da sare sozialen erabileran estrategia bat izatea, eta komunikazioaren adar horretako profesionalak izatea gehitu behar da estrategia horren barne.
  7. Zein sare sozialetan egon ez jakitea
    Ez da beharrezkoa sare sozial guztietan egotea. Bakoitzak helburu eta publiko zehatzak ditu.  Gure beharrei hobekien egokitzen dena aukeratu behar dugu, eta, batez ere, jarraipena eman ahalko diogunari.
  8. Kritikekin ez ikusiarena egitea
    Beti egongo dira kritikak, eta garrantzitsua da momentu eta modu egokian erantzutea, ez badugu nahi gure aurka bilakatzea.
  9. Edukia ez berrikustea
    Edukien berehalakotasunaren, karaktereen mugatzearen eta sare sozialetako argitalpenen “bizi motzaren” ondorioz, batzuetan ez zaie beharrezko garrantzia ematen edukiei. Horregatik, garrantzitsua da berrikustea argitaratu baino lehen, bereziki ortografiari eta komunztadurari dagokienez.
  10. Gehiegizko edukiarekin gogaitzea
    Berriz ere, aipatuko dugu sare sozial bakoitzak bere arauak dituela, baita periodikotasunari dagokionez ere; horregatik gure argitalpenen maiztasuna sare sozial bakoitzari egokitu behar diogu.