ANIMSA

010, HERRITARREI LAGUNTZEKO TELEFONOA…

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Eduki daiteke suge bat ile-apaindegi batean? (maskota gisa). 010 Herritarrei laguntzeko telefonoak, beste zerbitzu askoren artean, intereseko udal informazioa eta udaletik kanpokoa eskaintzen die herritarrei.  Aukera sorta zabala. Hainbeste, ezen, batzuetan, egoera bitxiak, dibertigarriak edo gutxienez harrigarriak sortzen baitira, adibidez hemen laburbildu ditugun hauek:010

  1. Galtzak erosi dizkiot mutil-lagunari, eta beheko aldeko neurria hartzean, konturatu naiz zango bat bestea baino zabalagoa dela, zer egin dezaket?
  2. Denda batean, nirea ez den arropa sartu dute nire poltsan; jakin nahi dut ea ordainsari bat jasotzeko eskubidea ote dudan hura itzuliz gero.
  3.  Zenbat artzain daude Nafarroan?
  4. Nire ahaide batzuk gaur iritsiko dira, goizaldeko ordu batean, baina ez dakit zer ordutan, non edo nola…
  5.  Mesedez, esanen al didazu zer egun den gaur?
  6.  Bartzelonatik deitu dute, Iruñean oso ezaguna den gizon baten telefonoaz galdezka: Josetxo du izena, andrea Alicia da, Estafeta kalean bizi da eta zahagiak egiten zituen…
  7. Paseatzera joateko asmotan naiz… Iturramatik; nora joan naiteke? Argaren ibilbidera?…
  8. Zein dira egun egokienak haurdun gelditzeko?
  9. Ba al dago 24 orduko birus bat? Baieztatuko didazu? Familiako bat gaixorik dago eta jakin nahi dut horregatik ote den.
  10. Zer egunetan dira Arrotxapeko oporraldiak?
  11.  Herritar batek deitu du, galdetuz: “Noiz da prezio justuaren kontu hori?”; Iruñeko stock-feria noiz zen jakin nahi zuen emakumeak.
  12. Emakume batek deitu du, galdutako objektu bat erregistra dezagun. Telefono-agenda bat dela esan digu, eta galdetu diogunean non galdu duen gutxi gorabehera, “etxean” adierazi digu.
  13. Pertsona batek deitu du bikote-trukeari buruzko ikastaroan izena emateko; baina “Etxeko lanen trukea” da benetako ikastaroa.