ANIMSA

010, Iruñeko Udala, esan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk Iruñeko Udalari eskaintzen dizkion zerbitzuen artean 010 telefonoa dago. Herritarrentzako informazio-zerbitzu horrek denborarekin eboluzionatu, eta aukera-sorta zabala eskaintzen du.
010 Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko langileek jasotako galdera dibertigarri, bitxi eta harrigarrienetako batzuk jaso ditugu urte-amaierako buletin honetan.

1. Non bizi da Indurain?
2. Zer egunetan dira Arrotxapeko oporraldiak?
3. Ba al dago 24 orduko birus bat? Baieztatuko didazu? Familiako bat gaixorik dago eta jakin nahi dut horregatik ote den.
4. Nola neurtzen da bizilagunaren zurrungen zarata-maila?
5. Gizarte-langile batek deitu, eta erabiltzaile bati komun-ontzira egunkari-papera botatzea debekatzen duen ordenantzaren berri ematea eskatu du.
6. Paseatu al daitezke katuak txakurrak aske ibiltzeko guneetan?
7. Non alokatu daiteke Iruñean asto bat Donejakue bidea egin nahi duen pertsona batentzat?
8. “Makuluekin ibiltzen den agure bat naiz, eta, lehen egunean, Redin aldera paseatzen ari nintzen, eta lubanarroetan zer zegoen begiratu, eta hortzak erori zitzaizkidan. Handik ibili naiz egun hauetan ea ikusten nuen udaltzain edo udal-langileren bat, hortzak non zeuden esan, eta hartzera joan zitezen. Eskailera bat behar dute. Sasi baten gainean daude, aise ikusten dira…”
9. Bartzelonako publizitate-enpresa batetik deitu, eta zera esan zuten zuzenean: “Kontua da sanfermin batzuk muntatu behar ditudala sanferminetatik kanpo. Hego Afrikatik deitu didate gaur arratsaldean, eta eskatu didate spot bat egitea biharko, lasterkariak, zezenak edo bigantxak eta autoa eta guzti. Zer herritan egin genezakeen jakin behar dut, kale estuak eta harriztatuak behar dute, jakina, eta non lortu abere suharrak Nafarroan eta nola jarri harremanetan entzierroko lasterkariekin”. Nafarroako hainbat udalen telefonoa, abere suharrak hezten dituen abeltzain batena eta Iruñeko peña batzuena eman genizkion. Halaber, larrialdiko zerbitzuekin harremanetan jarri behar zela ohartarazi genion, zer gerta ere…
10. Hitzordua eskatu nahi dugu emaztegaia dibortziatu dadin ¿??
11. Semeak udareak hartzen ditu Yamaguchin dagoen udareondo batetik. Jan ahal ditu?
12. Semea Iruñera joango da laster, eskolakoekin. Esango zenidake zer arropa eraman behar duen? Hotza egiten al du?
Informazio gehiago 010 zerbitzuari buruz