Eguraldia | CASTELLANO | 2012eko maiatzaren 17a
aquí está la fechaArlo horretan garatutako funtzio nagusiak, gehienbat, telefono bidezko arreta zerbitzu hauen kudeaketa integrala da: Iruñeko Udalaren 010 telefonoa eta Nafarroako Gobernuaren (Toki Administrazioko Departamentua) eta kide diren toki-entitateen infolocal zerbitzua. Bi zerbitzu horiek nabarmen desberdinak dira, baina, bien koordinazioari esker, baliabideak, egitura eta soluzio teknologikoak partekatzen dituzte.
Zerbitzu horiek Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko atea dira, batez ere, toki esparrukoetan, eta, funtsean, honako zerbitzu hauek errazten dituzte: Udal INFORMAZIOA, eta herritarrentzako informazio interesgarria; udal izapideen KUDEAKETA zuzena; herritarren oharrak, kexak eta bestelako EKINTZAK HARTZEA, esaterako, aldez aurreko hitzordua, izen-emateak, guneak erreserbatzea, inkestak eta bozketak. Zerbitzu hori ematen da entitateek hala eskatzen badute, eta betiere kontuan hartuta herritarrek erabiltzeko moduan dagoen baliabidea dela.
Lan hori ANIMSAko departamentuekin koordinatuta egiten da, teknologia, antolakuntza eta administrazio ikuspegietatik. Hori indar erakustaldia da, ANIMSAREN XEDEAREKIN bat datorrena.
Negozio lerro horri buruzko alderdi zehatzei buruz gehiago jakin nahi baduzu, informazioa eskatu hemen: Helbide interesgarriak.