Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 19a
aquí está la fecha
Arlo honetan garatutako funtzio nagusiek telefono bidezko arreta zerbitzu integrala hartzen dute, gehienbat: Iruñeko Udalaren 010 telefonoa eta atxikitako toki erakundeetako herritarrei arreta egiteko bulegoena. Bi zerbitzu oso desberdinak direnez, baliabideak, egitura eta soluzio teknologikoak partekatzea ahalbidetzen du bion arteko koordinazioak.
Zerbitzu horiek Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko atea dira, batez ere, toki esparrukoetan, eta, funtsean, honako zerbitzu hauek errazten dituzte: Udal INFORMAZIOA, eta herritarrentzako informazio interesgarria; udal izapideen KUDEAKETA zuzena; herritarren oharrak, kexak eta bestelako EKINTZAK HARTZEA, esaterako, aldez aurreko hitzordua, izen-emateak, guneak erreserbatzea, inkestak eta bozketak. Zerbitzu hori ematen da entitateek hala eskatzen badute, eta betiere kontuan hartuta herritarrek erabiltzeko moduan dagoen baliabidea dela.
Lan hori ANIMSAko departamentuekin koordinatuta egiten da, teknologia, antolakuntza eta administrazio ikuspegietatik. Hori indar erakustaldia da, ANIMSAREN XEDEAREKIN bat datorrena.
Negozio lerro horri buruzko alderdi zehatzei buruz gehiago jakin nahi baduzu, informazioa eskatu hemen: Helbide interesgarriak.