Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 18a
aquí está la fecha
Gure web orria, Noain, Tafalla eta Vianakoekin batera. aitzindariak dira Nafarroan, Iruñekoaren ondoren, Technoside enpresaren (ONCE Fundazioa) web erabilerraztasuna ziurtatzeko zigilua lortzen.
Tafalla, Los Arcos, Noain eta Vianako udalen web orriek, Iruñeko Udalaren lorratzari jarraituz, Technoside enpresak (ONCE Fundazioa) emandako web erabilerraztasuna ziurtatzeko zigilua lortu dute. Horrek esan nahi du herritar guztiek bisitatu, kontsultatu eta erabiltzen ahal dituztela lau web orri horiek, ahalmen urritasuna izan edo ez.
Milagro da, gaurtik aurrera, “Kardiobabesaren aldeko hiria” ziurtagiri berria jaso duen Espainiako lehenbiziko herria, Laneko Medikuntza eta Segurtasuneko Espainiako Elkarteak emana. Ziurtagiri hori...
Comptos Ganberak, FNMCk, AMINSAk eta Toki Administrazioak parte hartzen dute Udalarekin batera
Hamar hautagaitza aurkeztu dira guztira Zerbitzu Publikoen Kalitatea Nafarroako Administrazio Publikoetan izeneko Sariaren V. ediziorako (2011). Nafarroako Gobernuak deitzen du saria, Lehendakaritza, Administrazio Publikoetako eta Barne Departamentuaren bitartez.
Forrester enpresak –ospe handiko aholkularitza-enpresa Informazio eta Komunikazioko Teknologien arloan– Iruñeko Udalari eta ANIMSAri buruz hitz egiten duen sarrera bat argitaratu du bere blogean.
Noain-Elortzibarreko Udalaren Klima Aldaketaren Udal Planak, Bartzelonako Eskola Agenda 21 proiektuarekin batera, Udaltasunaren Nazioarteko Saria eta Nazio Batuen Habitat Programarena jaso zuen; ingurumen arloan egindako jardunbide onenei ematen zaie.
Tafallako Udalak egoitza elektronikoa ezarri du, ematen dituen zerbitzuak hobetze eta zabaltze aldera. Zerbitzu horren barnean dago tresna digital berrienetako bat: erregistro elektronikoa.
Bi hilabete joan dira abian jarri zenetik, eta gehien egindako tramitea eskari orokorraren deskarga izan da; guztira, 2.710 aldiz erabili da.
Martzillako Udalak 24 orduko on line zerbitzuak emanen ditu urte osoan, www.marcilla.es webgunean duen egoitza elektroniko berriaren bidez. Animsa enpresa publikoak garatu du zerbitzu hori, eta Martzillako Udalak azken urteotan ireki dituen informazio bideak zabaltzen ditu, besteak beste: tokiko telebista, webgunea, SMS bidezko komunikazioak eta Prentsa Departamentua sortzea.