Saltar navegación

  Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A.

Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 18a

aquí está la fecha

Página principal

ANIMSAK BERRIZ ERE KOKATUKO DU NAFARROAKO ENTITATEENTZAKO PRESTAKUNTZA GELA ARMADA ETORBIDEKO EGOITZA NAGUSIAN

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS

Ematen ez badu ere, dagoeneko 8 urte igaro dira kasik ANIMSAk Linea Navarrako prestakuntza-gela Iruñeko erdigunean dagoen Kale Nagusira eraman zuenetik, espazio fisiko eskas zuelako bere egoitza nagusian.

 


 

Geroago, 2009an, MATESAko fabrika zaharrera eraman zuen gela, 012 zerbitzuarekin batera, izugarri garatzen eta hazten ari zelako.

Aula de Formación

Egun, Nafarroako Gobernuak 012 zerbitzua ematea Tracasaren esku utzi eta gero, berriz ere erabaki dugu Línea Navarrako prestakuntza-gela Armada Etorbideko 2. zenbakian dugun bulego nagusian kokatzea; hartara, 2013ko urtarriletik aurrera bertan izanen da.

 

Uste dugu aldaketa hori oso positiboa izanen dela denontzat, Iruñeko erdigunean izateaz gain, garraio-eskaintza zabala eta aparkaleku anitz ere direlako inguruan; horrela, Toki Entitateetako teknikarien eta ANIMSAko langileen arteko harremana erraztuko du, bai eta harreman pertsonalak sendotu eta zerbitzuen prestazioa hobetu ere.

 

ANIMSAn elkar ikusiko dugu berriz ere!! 

Armada etorbidea 2, 8. solairua- 31002 Pamplona / Iruña (Nafarroa)
Tel. 948 420 800 Faxa 948 420 808 informacion@animsa.esabrirá su programa de correo predeterminado
Desarrollado por ANIMSA