Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 19a
aquí está la fecha
Ematen ez badu ere, dagoeneko 8 urte igaro dira kasik ANIMSAk Linea Navarrako prestakuntza-gela Iruñeko erdigunean dagoen Kale Nagusira eraman zuenetik, espazio fisiko eskas zuelako bere egoitza nagusian.
Geroago, 2009an, MATESAko fabrika zaharrera eraman zuen gela, 012 zerbitzuarekin batera, izugarri garatzen eta hazten ari zelako.
Egun, Nafarroako Gobernuak 012 zerbitzua ematea Tracasaren esku utzi eta gero, berriz ere erabaki dugu Línea Navarrako prestakuntza-gela Armada Etorbideko 2. zenbakian dugun bulego nagusian kokatzea; hartara, 2013ko urtarriletik aurrera bertan izanen da.
Uste dugu aldaketa hori oso positiboa izanen dela denontzat, Iruñeko erdigunean izateaz gain, garraio-eskaintza zabala eta aparkaleku anitz ere direlako inguruan; horrela, Toki Entitateetako teknikarien eta ANIMSAko langileen arteko harremana erraztuko du, bai eta harreman pertsonalak sendotu eta zerbitzuen prestazioa hobetu ere.
ANIMSAn elkar ikusiko dugu berriz ere!!