Eguraldia | CASTELLANO | 2010eko irailaren 7a
aquí está la fecha
ERABILERRAZTASUNA
Hiru web maila, udal mota guztien beharrak asetzeko sortuak. Web ataria, tarteko webgunea eta oinarrizko webgunea; horiexek dira Nafarroako 101 udaletan inplantatutako webguneak, denak modu erabilerrazean eginak.
2006ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean bitarteko telematikoei egokitutako araudia; horren arabera, herritarrek administrazio publikoetara duten sarbidea arautzen da, abenduaren 2ko 51/2003 Legeak xedatutakoaren arabera -aukeren berdintasunari buruzkoa da hori, eta urritasuna duten pertsonek erabateko sarbidea arautzen du, inolako bazterkeriarik gabe-. Hartara, araudi horietara egokitu zen plataforma.
Animsak egindako webguneek honako erabilerraztasun maila dute: -AA bikoitza-. Udalak hala nahi badu, webguneari arau horren araberako ziurtagiria ematen ahal zaio; izan ere, web ataria ereduko zenbait web horretarako prozesuan daude. Ziurtagiria emate hori Animsa eta Technosite egiten ari dira -azken hori ONCE fundazioko enpresa da-.
Udalen teknikariak eta Animsako teknikariak elkarlanean ari dira webguneen proiektuak behar bezala egiteko. Guztira, 290 erabiltzailek eguneratzen dute web atarietan eta tarteko webguneetan dagoen informazioa.
11/2007 LEGEA
Plataforma teknologikoa prestatuta dago ekainaren 22ko 11/2007 Legea garatzeko -herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbidea arautzen du horrek-. 2004tik, guztira, 279 aplikazio telematiko inplantatu dira 39 udalen webguneetan.
2010. urte honetan inplantatzeko fasean daude beste 82 aplikazio telematiko. 32 udalek sartuko dituzte, euren webguneetan, honako baliabide hauek: webgunea tramitatzeko 19 aplikazio, 28 egoitza elektroniko, 19 erregistro elektroniko eta 16 aplikazio espedienteak elektronikoki kudeatzeko.
ZIFRAK ETA GRAFIKOAK
| Web mota | 5.000 biztanle baino gehiago | 1.000 eta 5.000 biztanle bitarte | 1.000 biztanle baino gutxiago |
|---|---|---|---|
| Oinarrizkoa, gaztelaniaz |
0 | 1 | 10 |
| Oinarrizkoa, elebiduna | 0 | 0 | 17 |
| Tartekoa, gaztelaniaz | 0 | 2 | 5 |
| Tartekoa, elebiduna | 1 | 3 | 12 |
| Ataria, gaztelaniaz | 3 | 20 | 0 |
| Ataria, elebiduna | 12 | 10 | 5 |
| Guztira, gaztelaniaz | 3 | 23 | 15 |
| Guztira, elebiduna | 13 | 13 | 34 |