Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 20a
aquí está la fecha
Webgune honetan sartzeak berekin dakar erabiltzaile izatea, eta, beraz, legezko ohar honetan biltzen diren baldintza eta xedapen guzti-guztiak onartzea, webgunean sartzen den unetik beretik aurrera.
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Webgune honen titularra da "Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A." (aurrerantzean ANIMSA); hau da bere helbidea: Iruña, Armada etorbidea 2, 8. solairua; eta honakoa bere IFK: A31152150. Hau guztia aditzera ematen da uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan biltzen den informazio eskubidea betetze aldera -Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa da hori-.
ERABILTZEKO BALDINTZAK
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau erabiltzeko, baita bertako zerbitzuak eta edukiak ere, modu zuzenean eta zilegizkoan, indarrean dagoen legeriarekin, fede onarekin, oro har onartzen diren erabilerekin era ordena publikoarekin bat. Erabiltzaileak ez du eginen webgune honetako orriei kalteak eragiteko moduko ekintzarik, edo horien erabilera galarazteko, gehiegi kargatzeko edo nolanahi hondatzeko modukorik ere ez. Halaber, ez du eginen inolako ekintzarik gainerako erabiltzaileei webgune hau normalki erabiltzea edo gozatzea galaraziko dienik.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune hau, horren diseinu grafikoak eta dituen informazio eta kodeak ANIMSArenak dira, eta jabetza intelektualari zein industrialari buruzko legeriak babestuta daude. Jabetza Intelektualaren Legeriak xedatutakoarekin bat, guztiz debekatuta dago webgune honetako eduki batzuk edo guztiak erreproduzitzea, banatzea eta komunikatzea, ANIMSAren baimenik gabe. Hirugarren batek ere ezin izanen du "framing" harremana ezarri bere webguneen eta webgune honen artean, ANIMSAk aurretik horretarako baimen zehatza ematen ez badu.
DATUAK BABESTEA
Datu pertsonalak betetzea ez da beharrezkoa. Erabiltzaileak datu pertsonalak sartzen baditu boluntarioki, berea da datu horien benetakoak direlako erantzukizuna, eta ANIMSA guztiz libre geldituko da horri buruzko edozein erantzukizunetatik. Datu horiek abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira -Datu Pertsonalak babesterai buruzkoa da hori-, baita gainerako garapen araudien arabera ere. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat -Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa- erabiltzaileari aditzera ematen diogu berak emandako datu pertsonalak ANIMSArena den fitxategi batean sartuko direla, eta baimena ematen du horiek tratatzeko kasu bakoitzean adierazitako helburuekin. Era berean, adierazten diogu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien kontra egiteko eskubideak gauzatzeko aukera duela, identifikazio datuetan ageri den helbidera idatziz zuzenduz gero.
PASAHITZAK
Atariko zenbait gunetara sartzeko beharrezkoa bada erabiltzaile baten izena eta/edo pasahitza erabiltzea, erabiltzaileak horiek behar bezala erabili eta zaindu behar ditu, eta konpromisoa hartzen du horiek beste inork ez erabiltzeko. Helburu horrekin, erabiltzaileak lehenbailehen jarri behar du ANIMSA jakinaren gainean erabiltzaile izena eta/edo pasahitza galdu, edo hirugarren batek lapurtu, kopiatu edo ezagutu baditu, ANIMSAk horiek baliogabetzeko. Nolanahi ere, erabiltzailea izanen da erantzulea arestian aipatutakoak ez betetzearen ondorioz gerta daitezkeen kalteengatik.
ERANTZUKIZUNA
ANIMSA ez da erantzule izanen honako arrazoi hauengatik sor litezkeen kalteengatik, edozein modutakoak izanda ere:
JURISDIKZIOA
ANIMSAren eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako legeriak arautuko du, eta horri buruzko gatazkarik egonez gero, Iruñeko Auzitegiek eta Epaitegiek (Nafarroa) dute horiek guztiak erabakitzeko eskumena.