Eguraldia | CASTELLANO | 2013eko maiatzaren 18a
aquí está la fecha
Erabiltzaile bakoitzak modu batean nabigatzen du. Batzuek oztopo teknologikoak ditugu, esaterako, Interneterako konexio motela edo ordenagailu zahar bat. Beste batzuek arazoak ditugu erabiltzen den lengoaia ulertzeko, edo webguneko nabigazio baliabideak ulertzeko. Halaber, oztopo fisikoak ere izan ditzakegu -ikustekoak, entzutekoak edo mugitzekoak- webgunean sartzea edo horren edukiak erabiltzea galarazteko modukoak izan daitezkeenak.
Diseinu tradizionaleko webgune batek ez ditu kontuan hartzen halako desberdintasunak; beraz, ez du aukerarik emanen modu zuzenean nabigatzeko, adibidez, sagua erabiltzerik ez duenari, pantailan ageri dena ikusterik ez duenari, edo bozgorailuen bidez aireratzen dena entzuterik ez duenari.
Edozein pertsonak erabiltzeko moduko zerbitzuak eta edukiak dituen webgunea da, edozein direla ere oztopo fisikoak, ezagutzak, edo inguruaren araberako oztopoak.
Bere diseinua erraza eta estandarra da. Oso desberdinak diren baliabideek funtzionatzeko aukera ematen du horrek -besteak beste, ahots-sintetizadoreak, webgune bateko edukiak "ozenki" irakurtzen dituztenak-.
Bere testuak sinpleak eta zuzenak dira. Horrela, ulermenezko oztopoak ezabatzen dira.
Ikus-entzunezko edukiak testuen bidez daude deskribatuta. Horri esker, adibidez, itsu batek, ezin ikus dezakeen irudi baten deskripzioa entzutzeko modua du.
Bere egitura argia, erraza eta intuitiboa da; horregatik, nabigatzen laguntzen du. Horren ondorioz, laguntzen die baliabidea ezagutzen ez dutelako edo kultura, hezkuntza edo ulermen oztopoak dituztelako webgune baten barnean ongi ibiltzen ez direnei.
Webgune hau berriz diseinatu eta programatu da "Web erabilerraztasunaren ekimenaren" jarraibideen arabera (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) -W3C, kontsortzioarenak dira horiek-; hori Interneteko erabilera arautzeaz eta hobetzeaz arduratzen da. Arau horiek nazioarteko estandar batzuk zehazten dituzte web erabilerrazak sortzeko orduan.
Gure webgunean W3C-ko estandarrak erabiltzen ditugu (CSS, XHTML eta WAI-AA). Erabilerraztasunaren AA mailarekiko adostasuna baieztatzeko, maila automatikoan, TAW baliabidea erabili dugu (Web Erabilerraztasunaren Testa). Horrek guztiak honako zigilu hauek lortzeko aukera eman digu:
Zenbait jarraibide hartu ditugu kontuan, erabilerraztasunari dagokionez:
Jarraian, webgune honetan erabil daitezkeen lasterbideen zerrenda zehazten dugu:
Teklatuko lasterbide horiek erabiltzeko, honako tekla-konbinazio hauek erabil ditzakezu:
Arestian azaldu bezala, webgunearen maketazioa aldatu da erabiltzaileak nahi duen tamaina erabil dezan, ez soilik testua, baizik eta webgune osoa tamaina proportzionalean. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi baduzu, honela egin dezakezu:
Internet Explorer:
Netscape - Mozilla:
Era berean, zure nabigatzailearen menuaren bitartez: 'ikusi' > 'testuaren tamaina'.
Lanean jarraitzen ari gara gure webguneari erantsita dauden elementuak ere erabilerrazak egiteko, esaterako, HTML formatuan ez dauden dokumentuak: Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word.
Hau bezalako webgune bat egiteko lana ez da sekula amaitzen, gure herritar guztientzako erabilerraza egin nahi bada. Edozein arazo izanez gero, edo aldaketaren bat proposatu nahi baduzu webgune honetako erabilerraztasuna hobetzeko, idatzi zure iritzia gure Iradokizun postontzian.