| Abaurregainako hilarrien museoa San Pedro
parrokiako elizaren iparraldeko kanposantu zaharrean dago. 1917 urtean itxi zen eta
hilarri eta gurutze interesgarriak dauzka. Une honetan museoa egokitzen ari dira. Hilarririk zaharrenak XIII. mende ingurukoak dira. Kare-harrian eta hareharrian
apaingarri geometrikoekin landutako hilarriak daude. Hilarrietako bat bi aldeetan dago
landuta eta ertza mameloiekin dauka apainduta. Aberastasun ikonografiko handia du. |