
|
Ikuspegi bioklimatikotik begiratuz, Abaurregaina ezaugarri subatlantiko
eta submediterraneoen artean kokatzen da. Ezaugarri subalpetarrak dauzka, altuera dela
eta. Klimak aldaketa gogorrak jasaten ditu. Euri asko egiten du.
Udan lehorte garaia ere izaten da, tenperatura nahiko altuekin. Neguan
tenperatura-erregimena altueraren eta mendebaldeko Pirinioen egoeraren araberakoa da, Foru
Erkidegoaren tenperatura minimoak bertan jasotzen direlarik.
Urtean guztira 1.200/1.400 mm3 euri jasotzen dira (batezbesteko 140 egun
urtean). Udan tenperatura maximoak 37ºC-tara iristen dira, eta neguan minimoak 18ºC-tara. |