 Abaurregainak 218 Km2-ko azalera
du, eta 1032 m-ko altuera. Nafarroako eta Euskal Herriko herririk garaiena da.
Iparraldetik Abaurrepea eta Eaurtarekin (Zaraitzu bailara) mugatzen du,
Abodi mendilerroaren inguruan, ekialdetik Eaurtarekin, hegoaldetik Elkoatzekin (Baigura
eta Areta mendilerroaren hegoaldean), eta mendebaldetik Abaurrepearekin.

Goi lautada ireki batean dago kokaturik, Aezkoa bailarari begira
ikuspegi zoragarria duen balkoian. Pirinioei begira dagoen behatokia da, argi eta garbi
ikus daitezke Abodi mendilerroa (1537 m), Orhi mendia (2021 m), Anie (2507 m), Hiru
Erregeen Mahaia (2438 m), baita Remendia (1388 m), Areta (1366 m), Baigura (1477 m),
Mendizorrotz (1152 m) eta San Miguel (1118 m) ere. Zaintzaile baten moduan, bizkarrean,
Aezkoa bailararen gainerako zokoak.
Hemengo egunsenti eta ilunabarrek gogorapen atseginak ekar ditzakete. |